Mikel Gartzia Malerrekako euskara teknikaria Perun hil da mendiko istripuan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 13a

Mikel Gartzia, Andres Iñigo euskaltzainarekin, liburu baten aurkezpenean. Artxiboko argazkia

Ekainaren 11n, astelehen goizaldean gertatu zen ezbeharra

Mikel Gartzia mendizale iruindarra Perun hil da mendiko istripu batean, Ausangate mendikatean, Cusco inguruan. Eskalatzera joana zen Tafallako Ana Mari Lopez emaztearekin, eta astelehenean goizaldeko 04:00etan elur jauzi batek harrapatu zituen kanpin dendan lotan zirela. Gartziarekin mendiko laguntzailea hil zen, Nosy Dueñas. Lopezek, ordea, bizirik ateratzea lortu zuen, beso bat elurretik kanpo gelditu zitzaiolako eta erreskatze zerbitzuak ohartarazi zituen. Berak eraman zituen istripua gertatu zen lekura.

Mikel Gartzia Lopez de Sabando Malerrekako euskara teknikaria zen; Donezteben egiten zuen lan. 40 urte zituen. Gartzi deitzen zuten gertukoek. Iruñean bizi zen, Donibane auzoan. Hamabi urte zeramatzan Malerrekako euskara teknikari. Tartean, bi urteko eszedentzian izan zen, Nafarroako Parlamentuan itzultzaile lanetan aritzeko.

Ezbeharrak nahigabea eta samina sortu du batez ere Malerreka inguruan, aski ezaguna baitzen Mikel ikastetxeetan eta euskaltzaleen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun