Iparraldeko Joko Torneoa larunbat eguerdian abiatuko da Iruñeko zezen plazan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 15a

Koxkor biltzen izanen da aurten ere eskualdeko ordezkaritzarik zabalena. Tartean, Fernando Etxegarai, Patxi Irazoki eta Andoni Lasaga izanen dira. Artxiboko argazkia

Koxkor biltzen eskualdeko bortz kirolari izanen doira, lasto altxatzen hiru, harrijasotzen bi eta txingekin bakarra

Ekainaren 16an, larunbat eguerdiko 12:00etan Iruñeko zezen plazan abiatuko da Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatzen duen Iparraldeko Joko Torneoa. Urtero bezala, eskualdeko hainbat kirolari ariko dira modalitate ezberdinetan.

Ekainaren 16an, larunbat eguerdiko 12:00etan Iruñeko zezen plazan abiatuko da Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatzen duen Iparraldeko Joko Torneoa. Urtero bezala, eskualdeko hainbat kirolari ariko dira modalitate ezberdinetan.

Koxkor biltzea, ingude altxatzea, txinga eramatea, harrijasotzea, lasto-altxatzea eta zakulariak. Sei modalitate horietan ariko dira Iparraldeko Joko Torneoan parte hartuko dutenak, aurten ez baita orga jokorik izanen.

Hiru jardunaldi jokatuko dira eta Iruñekoaren ondotik ekainaren 24an Uharteko plazan (13:00etan) eta uztailaren 1eko eguerdian, Burgin izanen dira saioak.

 

Kirolariak

Eskualdeko hainbat kirolarik parte hartuko dute txapelketa honetan. Koxkor biltzen, erraterako, Iñaki Telletxea eta Iker Mariezkurrena (Elizondo), Patxi Iratzoki (Igantzi), Andoni Lasaga (Etxalar) eta Fernando Etxegarai (Bera) izanen dira inguru honetako ordezkariak. Beraiekin batera Eder Goldarazena eta Oier Etxeberria (Berriozar) eta Igor Urtasun (Burlata) ariko dira.

Txingekin Josetxo Urrutia leitzarra ariko da, azken urtetan txapeldun izan den Migel Angel Sukuntzak ez baitu izenik eman. Urrutiak Alberto Oteiza (Larrageta) eta Adrian Berruezo (Ibero) izanen ditu arerio. Harri altxatzen Josetxo Urrutia leitzarra eta Xabier Ariztegi Santxin etxalartarra ariko dira. Lasto altxatzen, Karlos Sein, Arkaitz Retegi eta Eneko Telletxea igantziarrak ariko dira lehian. Ingude altxatzen ez da eskualdeko ordezkaririk izanen eta Berriozarko Iker Lizarraga eta Auzako Ander Iribarren lehiatuko dira. Zaku lasterketan, Berriozarrek bi talde eta, lehen aldiz, Cendea de Olzak, aterako du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun