Giro onean egin ziren larunbatean Nafarroako Bertso Eskolen Eguna eta Eskolarteko txapelketak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 12a

Joanes Illarregi leitzarra kantari, 14 urte artekoen txapela jantzi ondotik. Nafarroako Bertsozale Elkartea

14 urte artekoetan Joanes Ilarregi leitzarra izan zen txapeldun eta 14-18 urte artekoan Barañaingo Mikel Lasarte

Urtero bezala, ikasturtea amaierarekin batera Nafarroako Bertso Eskolek beren eguna ospatu zuten, Larraintzaren. Ikasturtean zehar Nafarroako bertso eskoletan aritu diren haur eta gaztetxoak bertako eskolan elkartu ziren ekainaren 9an, eta giro onean eman zuten larunbateko egun osoa.

Leitzarrak nagusi 14 urte artekoan

Hainbat jolas eta ekimen egiteaz gain, aurtengo Nafarroako Eskolarteko bertsolari txapelketak egin ziren Larraintzarren.

Goizean, 14 urte artekoa egin zen eta Joanes Ilarregi leitzarrak eraman zuen txapela. Bigarren sailkatua ere leitzarra izan zen, Beñat Altzelai.

Arratsaldez, berriz, 14 eta 18 urte bitarteko eskolartekoa egin zen, bederatzi parte-hartzailerekin. Barañaingo Mikel Lasartek jantzi zuen txapela eta bigarren postua Maddalen Lopez lesakarrentzat izan zen.

Lau bertsolari gazteok Nafarroako ordezkariak izanen dira ekainaren 16an Agurainen egin den Euskal Herriko txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun