Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hamargarren jardunaldia jokatzekoa zen asteburuan, baina jardunaldi horretako partida bakarrik ere ez zen jokatu.
Bakar bakarrik, b multzoan, gibeleratutako bi partida jokatu ziren. Irurita Ak 9 eta 5 irabazi zion Arraioz Bri, 9. Jerdunaldiko partidan eta Doneztebe Ck 9 eta 7 irabazi zion Arraioz Bri, zazpigarren jardunaldiko partidan.
Gauzak honela, talde gehienei partida bat edo bi falta zaie lehen fase hori akitzeko eta Laxoa Elkartetik jakinarazi dutenez, partida horiek heldu den asteburuan jokatu beharko dira nahitaez. Ondotik, final laurdenak zehazteko bilera eginen da ekainaren 18an, astelehen arratsaldeko 20:00etan Doneztebeko Erreka elkartearen egoitzan.
Final laurdenetako protagonistak erabakixeak
Oraindik partida horiek jokatzeko falta badira ere, final laurdenetan ariko diren taldeak erabakixeak daude.
A multzoan, jokatzeko partida bakarra gelditzen zaion Oiz taldea izanen da sailkapen buru. Orain arte jokatu dituen 7 partidak irabazi ditu. Doneztebe Bk segurtatua dauka bigarren postua eta Irurita Bk hirugarrena. Beraz, horiek izanen dira final laurdenetarako sailkatuak.
B multzoan, sailkapen buruan daude Irurita A eta Arraioz A, 16 punturekin. Partida bakarra falta dute eta orain arte jokatu dituzten 7 partidetatik 5 irabazi dituzte. Arraioz B hirugarrena da eta partida bakarraren faltan 11 puntu ditu eta honek ere segurtatua dauka hirugarren postua, beraz hauek izanen dira final laurdenetan.
C multzoan ere, Doneztebe A izanen da sailkapen buru, jokatu dituen 6 partidak irabazi baititu. Doneztebe Dk partida bakarra falta du eta 10 puntu ditu. Irurita Ck ere partida bakarra falta du, baina 5 puntu bertzerik ez ditu, beraz, Doneztebeko bi taldeak izanen dira final laurdenetan.