Baztan-Bidasoaldeko Bertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren ekainaren 8an

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 11

Baztan-Bidasoaldeko XXV. bertsopaper lehiaketako saridunak. Utzitako argazkia

Guzira 78 lan entregatu dira hogeitabosgarren edizio honetan

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako XXV. Baztan-Bidasoaldeko bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu eta ekainaren 8an egin zen sari banaketa Berako Kultur Etxean. Aurten, guztira 78 lan entregatu dira.

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako XXV. Baztan-Bidasoaldeko bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu eta ekainaren 8an egin zen sari banaketa Berako Kultur Etxean. Aurten, guztira 78 lan entregatu dira.

12 urte arteko haurrei zuzendutako A kategorian, Ane Telletxea Igoa 11 urteko lesakarrak irabazi du lehen saria (30 euro eta trofeoa), “Sanferminak” izeneko bertso xortarengatik. Bigarren saria (20 euro), Ane Fagoaga Moreno 12 urteko beratarrarentzat izan da, “Lagun kuttuna” lanarengatik.

12 eta 16 urte arteko neska-mutilei zuzendutako B kategorian, Eitor Servier-Etchechuri 15 urteko azkaindarrak irabazi du lehen saria, 80 euro eta trofeoa, “Udaberriro” bertso-xortarengatik eta bigarren saria (40 euro) Beatriz Maritorena Ganboa, 15 urteko doneztebarrak eskuratu du, “Krisia” lanarengatik.

16 eta 18 urte bitarteko gazteak biltzen zituen C kategorian lehenbiziko bi sariak Lesakako 16 urteko bi gazterengana joan dira. Lehenbizikoa (100 euro eta trofeoa) Mikel Telletxea Antzizarrek eskuratu du, “Herri Urrats” lanarengatik eta bigarrena (80 euro) Gorka Sanjurjo Altzurik “Nire laguna?” lanarengatik.

18 urtetik goitikoen D kategorian, azkenik, Julen Zelaieta beratarrak eskuratu du lehen saria, 150 euro eta trofeoa, “151 km edo egun haundi baten kronika” lanarengatik eta Iban Garro lesakarrak bigarrena, 100 euro, “Errefuxiatuaren aitortza” lanarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun