Doneztebe Futbol Taldeak Leitzako Aurrera kanporatu du kopan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 11

Doneztebe Futbol Taldea final laurdenetarako sailkatu da, Aurrera kanporatuta. Artxiboko argazkia

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako final laurdenak jokatuko dituzte doneztebarrek

Eskualdeko taldeko kirolari gehienak atseden hartzen ari badira ere, futbolean Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopa oraindik jokoan dago. Final zortzirenetako kanporaketan Doneztebe eta Aurrera izan ziren aurrez aurre Iñaki Indart zelaian eta doneztebarrek 3 eta 1 irabazi zieten leitzarrei.

Emaitzak erakusten duena baina partida berdinduagoa izan zen Doneztebekoa eta atsedenaldira husnako berdinketarekin ailegatu ziren. Bigarren zati hasieran Aitor Bertizek aitzindu zituen etxekoak, baina leitzarrek abudo berdintzea lortu zuten. Berriz ere Jon Apeztegiak aitzinetik paratu zituen doneztebarrak eta partida kasik akitua zegoenean, Irail Zestau jubenilaren golak erabaki zuen partida: 3 eta 1 doneztebarrentzat eta final laurdenetan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun