Nafarroako Gobernuak 110.656 euroko dirulaguntza emanen die Nafaroako museo ezberdinei, funtzionamendu gastuak, bertan egiten diren jarduerak eta zabalkunde ekitaldiak eta inbertsioak estaltzeko.
Zubietako Errotako ekomuseoak, zehazki, 10.000 euroko dirulaguntza jasoko du funtzionamendu gastuetarako eta 10.375 euro inbertsioetarako. Zehazki bi inbertsio lagunduko ditu Gobernuak. Alde batetik, bildumaren inbentarioa eta erregistro liburuak egiteko 8.000 euroko laguntza emanen du, eta bertzetik, errotaren kontserbazio baldintzen ikerketa egiteko 2.375 euro.