Nafarroako Gobernuak euskarazko eskola-lehiaketen sariak banatu ditu

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 11

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan banatu ziren sariak ekainaren 8an. Nafarroako Gobernua

1.570 lan aurkeztu dira poesian, narratiban, etnografian, deklamazioan eta irrati-gidoian, bideoan eta bertso idatzian

Nafarroako Gobernuak 2011-2012 ikasturterako deitutako euskarazko eskola-lehiaketa ezberdinen sariak banatu zituen ekainaren 8an. 23 lan saritu dira honako modalitate hauetan: poesian (6), narratiban (6), delamazioan, irrati-gidoian eta podcast-en (3 eta accesit bat), etnografian (1), bideo-grabazioan (2) eta bertso idatzian (4), eta Foru Gobernuak argitaratuko ditu Lenarriak IX bilduman. Horietatik aunitz eskualdera etorri dira.

Nafarroako Gobernuak 2011-2012 ikasturterako deitutako euskarazko eskola-lehiaketa ezberdinen sariak banatu zituen ekainaren 8an. 23 lan saritu dira honako modalitate hauetan: poesian (6), narratiban (6), delamazioan, irrati-gidoian eta podcast-en (3 eta accesit bat), etnografian (1), bideo-grabazioan (2) eta bertso idatzian (4), eta Foru Gobernuak argitaratuko ditu Lenarriak IX bilduman. Horietatik aunitz eskualdera etorri dira.

Sariak –diploma bat, CD bat aurreko ikasturtean saritutako lanekin eta 100 eta 250 euro arteko opari-bonua– Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huartek eman zituen Nafarroako Jauregiko Tronuaren aretoan egin den ekitaldian.

Lehiaketetara guztira 1.570 lan aurkeztu dira, eta kopuru horretatik 270 literatur lehiaketari dagokie (169 narratiba-modalitateari eta 101 poesiari), 2 "José María Satrustegi" etnografia-sariketari, 4 "Pedro Díez de Ulzurrun" deklamazio, irrati-gidoi eta podcast-ekoari, 3 bideo-grabazio lehiaketari eta 1.291 bertso idatziaren sariketari. Lehiaketa horien helburua sormena eta adierazpidea sustatzea da, bai eta ikastetxeen eguneroko lana sendotzea ere beren ikasleen hizkuntz gaitasuna aberasteko.

 

Eskualdeko sarituak

Narratiba-mailan sarituak izan dira: Alaia Flamarique, Tafallako Garcés de los Fayos ikastolakoa (1. saria Lehen Hezkuntzan); Leire Erbiti, Leitzako Erleta ikastetxekoa (2. saria Lehen Hezkuntzan); Irene Salvoch, Iruñeko Iturrama institutukoa (1. saria Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan); Ainhoa Aguilar, Berako Labiaga ikastolakoa (2. saria Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan); Itziar Ganbarte, Tafallako Garcés de los Fayos ikastolakoa (1. saria Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan); eta Irati Iturritza, Iruñeko Iturrama institutukoa (2. saria Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan).

Deklamazio, irrati-gidoi eta podcast lehiaketan, honako hauek izan dira sarituak: "Aurpegi alaiak", Etxarri-Aranatzeko San Donato-Beriain institutukoa (Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa); "Txori basoko banda txikia", Leitzako Erleta ikastetxekoa (Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa); eta "12-K", Larraintzar-ko Irurita Gotzaina ikastetxekoa. Ultzaman (Bigarren Hezkuntza).

Azkenik, bertso idatzien lehiaketan, honako hauek izan dira sarituak: Lorena Pérez, Berako Ricardo Baroja ikastetxekoa (Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa); Oiher Altzelai, Leitzako Erleta ikastetxekoa (Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa); Julen Mailharin, Berriozarko DBHIkoa (Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa); eta Mikel Lasarte, Barañaingo Alaiz institutukoa (Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun