Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatzen dituen Urbasa-Andia eta Bertizko Jaurerriko Natur Parkeek 195.194 bisitari jaso zituzten 2011 urtean, aitzineko urtean baino %10 gehiago. Nafarroan gehien bisitatzen diren natur eremuak dira.
Urbasa-Andiako natur parkeak 123.944 bisitari jaso zituen iaz eta Bertizko jaurerrikoak 71.250, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak, ekainaren 5ean ospatu zen Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren karietara emandako datuen arabera.
Bertizko Jaurerria izan zen 1984an natur parketzat izendatutako Nafarroako lehen eremuea eta 2.000 Hektarea hartzen ditu.
Urbasa-Andia 1997an izendatu zuten Natur parke eta 21.400 Hektarea hartzen ditu.