Ane Petrirena sunbildarrak 300 metroko Espainiako atletismo txapelketa irabazi du aurte ere

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 8a, 10:01

Ane Petrirena, berriz ere Espainiako txapeldun, podiumeko koxkarik gorenean. Utzitako argazkia

Kadete mailan, Nafarroako errekorra hobetu du ekainaren 3an Zaragozan

Kadete mailako Espainiako atletismo txapelketak jokatu ziren ekaineko lehen asteburuan Zaragozan eta iaz bezala, 300 metroko lasterketan urrezko domina lortu du Ane Petrirena, 15 urteko sunbildarrak.

Kadete mailako Espainiako atletismo txapelketak jokatu ziren ekaineko lehen asteburuan Zaragozan eta iaz bezala, 300 metroko lasterketan urrezko domina lortu du Ane Petrirena, 15 urteko sunbildarrak.

Iaz ere Espainiako txapeldun suertatu zen Petrirena modalitate berean. Gainera, 1989tik indarrean zegoen marka haustea lortu zuen, 40 segundu eta 82 zentesimako denborarekin. Aurten, kadete mailako bere bigarren eta azken urtean oraindik marka hobea ezartzea lortu du, 40 segundu eta 19 zentesimatan egin baitzituen 300 metroak.

Beraz, aurten ere Nafarroako marka gaindituta lortu zuen Espainiako txapelketa irabazi eta urrezko domina golkoratzea (40:19). Valentziako Andrea Verdúk eta Gaztela-Mantxako Herminia Parrak osatu zuten podiuma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun