Uxane okupazioa zentrorako 158.000 euroko dirulaguntza bideratuko du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 8a

Uxane okupazio zentruko langileak eta arduradunak. Artxiboko argazkia

Garun-perlesia dutenei zerbitzu hau eskaintzen dien zentru bakarra da Nafarroa osoan

Nafarroako Gobernuak 158.495 euroko dirulaguntza eman dio Enplegurako Aspace Navarra Fundazioari, minusbaliotasunen bat eta bereziki garun perlesua duten pertsonei zuzendua Berako Uxane okupazioa zentruaren kudeaketarako.

Nafarroako Gobernuak 158.495 euroko dirulaguntza eman dio Enplegurako Aspace Navarra Fundazioari, minusbaliotasunen bat eta bereziki garun perlesua duten pertsonei zuzendua Berako Uxane okupazioa zentruaren kudeaketarako.

Uxane irabazi asmorik gabeko zentrua da, 1979an sortua eta 2003tik aitzinera Enplegurako Aspace Navarra Fundazioaren baitan dagoena. Helburu nagusia, minusbaliotasuna duten pertsonen garapena bultzatzea da, ahal den neurrian gizartean integratzea erraztuz. Hasiera batean eguneko zentroa zen, baina ikasleak handitu ziren neurrian, okupazio zentrua izatera pasatu zen. Gaur egun, Nafarroa osoan dagoen ezaugarri horietako baliabide bakarra da. Bortziriak eta Malerrekako pertsonak hartzen ditu eta urtean 217 egunez zabalik dago. 20 lagunentzako lekua badu ere, gaur egun 18 lagun ditu.

Sei jarduera arlo nagusi ditu zentroak: lan aitzineko jarduerak, okupazio jarduerak, formakuntza, errehabilitazioa, inguran integratzea eta doikuntza pertsonala eta soziala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun