Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, ekaineko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 2.654.
Saria, Iturengo Altxunea erretegian bi lagunentzako bazkaria izanen da. Aipatu, bertzalde, maiatzean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Ekaineko zozketaren saridunak hilabate bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254. Zenbaki sarituak www.bortziriakzabor.com web orrian argitaratuko dira, eta TTIPI-TTAPAren Merkatu Ttikia atalean ere bai.