Hainbat sari eskuratu dituzte eskualdeko neska-mutikoek Bertsopaper lehiaketan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 6a

Mendialdeko txapelketan, sarituak suertatu diren goizuetarrak ageri dira argazkian. Utzitako argazkia

Ikastetxez ikastetxe egiten ari dira sari banaketak

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, aurten ere Nafarroako Bertsopaper lehiaketa egin da, alde batetik, eskualdeka, eta bertzetik, Nafarroa mailan. Halere, aurtengo sariketa berezia izan da. Murrizketak direla eta, Bertsozale Elkarteak eskualdez eskualdeko sari banaketa eta ekitaldia ez egitea erabaki du, eta ikastetxe bakoitzak antolatu ohi dituen bertso saioetan egiten ari dira sari banaketak. Nafarroa mailakoa, berriz, Gobernuak antolatu ohi duen ekitaldian eginen da.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, aurten ere Nafarroako Bertsopaper lehiaketa egin da, alde batetik, eskualdeka, eta bertzetik, Nafarroa mailan. Halere, aurtengo sariketa berezia izan da. Murrizketak direla eta, Bertsozale Elkarteak eskualdez eskualdeko sari banaketa eta ekitaldia ez egitea erabaki du, eta ikastetxe bakoitzak antolatu ohi dituen bertso saioetan egiten ari dira sari banaketak. Nafarroa mailakoa, berriz, Gobernuak antolatu ohi duen ekitaldian eginen da.

Edozein kasutan, hainbat eta hainbat dira sariak eskuratu dituzten eskualdeko neska-mutikoak.

 

Nafarroa mailan

Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleei dagokien A kategorian, lehenbiziko saria Berako Ricardo Baroja eskolako Lorena Perezek eskuratu du Zure gurasoek 15 urteko autoa dute eta ez dute aldatzeko asmorik gaiarekin egindako bertso-xortarengatik. Bigarren saria Goizuetako Andres Narbarte Xalto eskolako Ander Mujikarentzat izan da gai bereko lanagatik.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, B kategorian, Leitzako Erleta eskolako Oiher Altzelai izan da lehenbiziko saria eskuratu duena, Itxaroten ari zinen mezua iritsi zaizu gaiari egindako bertsoengatik. Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. ikasturtekoen kasuan, C kategorian, hirugarren saria Leitzako Amazabal institutuko Saioa Mateorenak eskuratu du gai berarekin.

D kategorian, azkenik, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila­koen kasuan, bigarren eta hirugarren sariak eskualdera etorri dira: Lekaroz institutuko Sukil Etxenikek bigarren saria eskuratu du Gaueko 11k dira eta gaur ere ez duzu deus ikasi. Bihar azterketa daukazu gaiari egindako bertsoengatik eta Leitzako Amazabal institutuko Martxel Intxausti hirugarren izan da Itxaroten ari zinen mezua iritsi zaizu gaiari egindako bertsoengatik.

 

Baztan-Malerrekako sarituak

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen kategorian, Baztan Ikastolako Mikel Garziak irabazi du lehenbiziko saria eta ikastola bereko Liere Rekaldek eta Almandozko Nereak aipamenak eskuratu dituzte.

Bosgarren eta seigarren mailakoetan, Baztan Ikastolako Maite Montiel nagusitu da eta ondoko hauek aipamenak eskuratu dituzte: Ainara Aginaga (Baztan Ikastola), Paula Nuñez (Elizondoko San Frantzisko Jabier ikastetxea), Miren Goienetxe (San Frantzisko), Olaia Elizalde (San Frantzisko), Oihan Agerre (Almandoz), Junkal Martiarena (Doneztebeko San Migel eskola) eta Irati Uharte (San Migel).

DBH 1 eta 2. mailakoetan, Lekarozko institutuko Eider Bidegainek eskuratu du lehenbiziko saria eta institutu bereko Eider Quertierrek aipamena hartu du.

DBHko 3. eta 4. mailakoen kasuan, Lekaroz­ko institutuko Sukil Etxenikek irabazi du eta Doneztebeko Mendaur institutuko Jon Aldabek aipamena eskuratu du.

 

Bortziriak

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoetan, Rikardo Barojako Lorena Perezek eskuratu du lehenbiziko saria eta aipamenak Ricardo Barojako Jenny Freire, Berako Labiaga Ikastolako Ane Matxikote eta Irati Lazkanotegi eta Lesakako Tantirumairu ikastolako Manex Ramos eta Iratxe Muxikarentzat izan dira.

5. eta 6. mailakoetan, Tantirumairu ikastolako Ane Telletxeak eskuratu du lehenbiziko saria eta aipamenak hauentzat izan dira: Uxue Mesa (Tantirumairu), Oier Larretxea (Rikardo Baroja), Maialen Ruiz (Ricardo Baroja), Mikel Elzaurdia (Labiaga), Gaizka Zandio (Labiaga), Jokin Mitxeo (Igantzi) eta Enaitz Telletxea (Igantzi).

DBH 1. eta 2. mailakoen artean, Labiaga ikastolako Paulo Ramosek eskuratu du lehenbiziko saria eta ikastola bereko Oihana Berasategik aipamena.

 

Mendialdea

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen artean, Goizuetako Xalto eskolako Ander Mujikak irabazi du lehenbiziko saria eta eskola bereko Unax Alsua eta Aresoko Aimar Oterminentzat aipamenak izan dira.

5. eta 6. mailakoen artean, Leitzako Erleta eskolako Oiher Altzelaik eraman du lehenbiziko saria eta aipamenak hauentzat izan dira: Xabat Ilarregi (Erleta), Leire Erbiti (Erleta), Beñat Etxezarreta (Areso), Ane Salaberria (Xalto) eta Pello Usobiaga (Xalto).

DBH 1. eta 2. mailakoei dagokienez, berriz, Amazabal institutuko Saioa Mateorenak eta Beñat Altzelaik, eta Xalto eskolako Eneko Apezetxea eta Ander Apezetxeak aipamenak eskuratu dituzte eta DBH­ko 3. eta 4. mailakoetan, Amazabal institutuko Martxel Intxaustik lehenbiziko saria hartu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun