Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tuneletan Irunerako norabidean doan karrika itxi eginen da gauez ekainaren 5etik 8ra, asteartetik ortziralera, tunelen barrenean mantenimendu lanak egin behar direlako.
Hori dela eta, gauez Irunerako norabidean doazen ibilgailuak Belateko mendateko NA-1210 errepidera bideratuko dira.