Julen San Miguel izan da maiatzeko erremontistarik onena

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 5a

Lehenbiziko aldiz hilabeteko rankingeko buru izan da San Miguel. Oriamendi 2010

Udaberriko eta Errioxako txapelketetako finalak galdu arren, gainerako partida guziak irabazi zituen doneztebarrak

Maiatzean jokatutako bi txapelketetako finalak galdu zituen Julen San Miguel erremontelari doneztebarrak, baina halere Oriamendi 2010 enpresak egiten duen hilabeteko rankingean onena izan da, gainerako partida guziak irabazi egin baititu.

Maiatzean jokatutako bi txapelketetako finalak galdu zituen Julen San Miguel erremontelari doneztebarrak, baina halere Oriamendi 2010 enpresak egiten duen hilabeteko rankingean onena izan da, gainerako partida guziak irabazi egin baititu.

Ranking hau egiten 2011ko uztailan hasi zirenetik, lehenbiziko aldia da Doneztebeko atzelaria onena izendatzen dutela. San Miguelek Udaberriko txapelketaren finala 40-39 galdu zuen eta Errioxakoa 40-37, baina maiatzean jokatutako bertze bortz partidak nagusitasunez irabazi ditu. Beraz, 39,17 pntu eskuratu ditu. Gibelean izan ditu A multzoko rankingean Juaristi eta Gorka Urtasun iruritarra, 36,67 eta 35,5 punturekin.

B multzoan Jaime Juanmartiñena izan da onena, partida guziak irabazi baititu. Seitik sei eta beraz, 40 puntu. Bigarren Zubizarreta izan da 39 punturekin eta hirugarren Agirrezabala, 36,6 punturekin.

 

Ekainaren 2ko emaitzak Galarretan

1. Etxabe II-Zubiri, 35; Juanmartiñena-Zubizarreta, 21

2. Zeberio II-Etxeberria III, 34; Urriza-Ion, 40

3. Juaristi-Olazar, 40; Urtasun-Aizpurua II, 34

4. Etxeberria IV-Urko, 30; Oñatz-Agirrezabala, 24

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun