Ekainaren 3ean, igande goizeko 09:30etik aitzinera jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan Josetxo Ezkurra zenaren omenez Txaruta elkarteak hogeita bigarren urtez antolatutako pilota txapelketaren finalak. Martxoaren 3an abiatu zen txapelketa eta 286 pilotarik hartu dute parte.
Txikien mailan (aurrebenjaminak) 28 pilotari aritu dira, umeen mailan (benjaminak) 64, kimuak mailan (alebinak) 66, haurren mailan (infantilak) 42, kadete mailan 54 eta gazte mailan (jubenilak) 32.
Igandeko finalak ttikienaz aurrera jokatu ziren. Honela, txikien mailan, Elizondoko Oihan Obregozo eta Ibai Bailarenak 18 eta 10 irabazi zieten Oronoz Mugairiko Miren Altxu eta Txomin Altxuri; Umeak B mailan, Lesakako Aritz Otxoteko eta Asier Larraldek 18 eta 17 irabazi zieten Andoaingo Irazu eta Belaunzaran-i; Umeak A mailan, Arbizuko Igoa eta Mariñelarenak 18 eta 8 irabazi zieten Elizondoko Unax Apeztegia eta Zubiriko Aingeru de la Fuenteri; Kimuak B mailan, Ultzamako Ioar Lopez eta David Torresek 18 eta 17 irabazi zieten Lazkaoko Baztarrika eta Gelbenzuri; kimuak A mailan, Usurbilgo Aranguren eta Igantziko Enaitz Telletxeak 18 eta 8 irabazi zieten Zizurko Arribillaga eta Goizuetako Antton Apezetxeari; Haurrak B mailan, Oiartzungo Aitor Leonet eta Ekai Etxeberriak 18 eta 15 irabazi zieten Larraintzarko Andoni Gaskue eta Elizondoko Aritz Merinori; Haurrak A mailan, Andoaingo Oiarbide eta Aizpuruk 18 eta 17 irabazi zieten Oronozko Enaitz Antso eta Iker Espelosin-i; Kadete B mailan, Zubietako Beñat Etxekolonea eta Urrozko Jabier Saldiasek 18 eta 7 irabazi zieten Uharteko Garatea eta Ultzamako Oiaregiri; kadete A mailan, Donibaneko Joanes Bakaikoak eta Iruñeko Ruben Medinak 18 eta 9 irabazi zieten Narbarteko David Albiasu eta Elizondoko Sergio Oskoz-i, eta gazte mailan, azkenik, Iturengo Arkaitz Untxalo eta Iruritako Joseba Apeztegiak 18 eta 10 irabazi zieten Andoaingo Loitegi eta Otañori.
Igande goiza luze joan zen, partida borrokatu eta gogorrekin eta normalean 22ra jokatzen den jubenil mailako finala ere 18ra jokatu zen, kontua sobera ez luzatzeko. Abel Barriola, Aimar Olaizola, Iñaki Otxandorena eta Unai Apeztegia pilotariak izan ziren sari banaketan.