Trasnportes Bidasoa taldeko txirrindulariak lehiakor ibili dira Sabiñanigon

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 5a

Xabi Aranguren igantziarra hirugarren izan zen Master30 kategorian. Utzitako argazkia

Xabi Aranguren igantziarra laugarren izan zen sailkapen orokorrean

Transportes Bidasoa txirrindulari taldea nahiko ongi moldatu da Sabiñanigon jokatutako master laisterketan. Xabi Aranguren igantziarra laugarren izan da sailkapenorokorrean eta master30 mailan podiumera igotzea lortu du hirugarren postuan. Luziano Mitxelena lesakarra 25. helmugaratu zen, master60 mailan garaipena lortuz. Taldearentzat laisterketa berezia zen, euren lagun den García-Barrio familiako kide zen Mireyaren omenezkoa baitzen.

Transportes Bidasoa taldeak jarrera erasokorra erakutsi zuen eta eguneko ihesaldian Xabi Aranguren eta Iñaki Villoria sartu zituen, haiekin batera Iker Zabaleta, Juan Ramon Delgado eta Alfredo Sanz zituztela. Navasako igoeran Xabi Arangurenek eta Zabaletak aitzinera egin zuten eta gibeletik Arnal, Casabal eta Acedok harrapatu zituzten.

Helmugan Iker Zabaleta izan zen garaile, bere gibeletik Dani Arnalek eta Angel Mari Acedok osatu zuten podiuma; Xabi Aranguren igantziarrak 4. postua eskuratu zuen, baina bereziki azpimarragarria da emaitza on hau, bere bizikleta matxuratuta zuela helmugaratu baitzen.

Hurrengo taldetxoan helmugaratu ziren Iñaki Villoria (12.), Ion Zeberio (18.) eta Luziano Mitxelena (25.) eta modu honetan Transportes Bidasoak taldekako sailkapenean bigarren postua lortu zuen. Gainontzeko taldekideak hurrengo taldetxoetan helmugaratu ziren Ibon Urtiaga (45), Riki Martínez (50), Joxe Angel Mitxelena (52), Mikel Arburua (66) eta Jabi Urtiaga (102).

Hainbat taldekidek Jacetania martxa zikloturistan parte hartuko dute hurrengo astean, Quebrantahuesos ospetsurako prestakuntza gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun