Nafarroako Gobernuaren eta Pirinio Atlatikoetako Kontseilu Nagusiaren Gevert lankidetza-proiektuaren barne, Arrantza Jasangarriaren Jardunaldiak egin ziren ekainaren 2an Donezteben.
Larunbat goizeko 10:30ean Nafarroako Pirinioa, ametsetako arrantza dokumentala aurkeztu zuten zineman eta goiz osoan Arrantza jasangarria Nafarroa Garaian erakusketa ikusgai egonen da. Aldi berean, 10:30etik 12:15era arrantza eskola martxan izan zen errekan, arrantzatzeko teknikak erakutsiz. 10:30etik 12:00etara euliak egiteko moduen erakusketa ere ikusgai izan zen. Eguerdian berriz ere dokumentala eskaini zuten eta jardunaldia akitzeko Lances que cogen truchas hitzaldia eskaini zuen Karlos Azpilikuetak.