Laxoa txapelketaren bederatzigarren jardunaldia jokatu da asteburuan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 4a

Oiz, Arraioz A eta Doneztebe A daude multzo buru

Baztan-Errekako laxoa txapelketaren 33. edizioari dagokion bederatzigarren jardunaldia jokatu da ekaineko lehen asteburuan.

Baztan-Errekako laxoa txapelketaren 33. edizioari dagokion bederatzigarren jardunaldia jokatu da ekaineko lehen asteburuan.

A multzoan, Doneztebe Bk 4 eta 9 galdu zuen Oizen kontra eta Doneztebe Fk 9 eta 5 irabazi zion Doneztebe Eri.

B multzoan, Arraioz Ck 9 eta 2 irabazi zion Doneztebe Cri. Hamargarren jardunaldiari dagokion partida bat ere aitzindu eta jokatu zen eta Arraioz Blk ustekabea eman eta 9-8 irabazi zion Arraioz Ari.

C multzoan, Doneztebe Gk 7 eta 9 galdu zuen Irurita Cren kontra eta Doneztebe Dk 6 eta 9 galdu zuen eta Doneztebe Aren kontra.

 

Sailkapenak

Gauzak honela, A multzoan, Oiz dago sailkapen buruan, jokatutako 7 partidak irabazi ondotik (19 puntu) eta Doneztebe B bigarren, 7 partidetatik 5 irabazita (16 puntu). Ez dirudi multzoko lehen bi postuak eskuratzeko arazo handiegirik izanen dutenik.

B multzoan kontuak estuako daude. Arraioz Ak 7 partidetatik 5 irabazi ditu (16 puntu), Irurita Ak 6 partidetatik 4 irabazi (13 puntu) eta Arraioz Bk 5etik 4 irabazi ditu (10 puntu). Hiruen artean izanen dira lehen bi postuak.

C multzoan, azkenik, Doneztebe A da jaun eta jabe, jokatutako 6 partidak irabazi ondotik (17 puntu). Doneztebe D bigarren dago, 5etik 3 irabzita (10 puntu) eta Irurita Ck 5etik 2 irabazi ditu (5 puntu).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun