Txirrindulari afizionatuei zuzendutako Nafarroako Itzulia ari da jokatzen egunotan eta ekainaren 1ean eta 2an gure inguruko errepideetan ibiliko da. Ortziraleko etapa Izpegiko kaxkoan akituko da eta larunbatekoa Lesakako plazatik abiatuko da.
Ekainaren 1eko etapa arratsaldeko 15:00etan abiatuko da Pitillasetik eta Izpegiko gainean izanen du helmuga, 143,8 kilometroren ondotik. Lehenbiziko kilometroak Erriberan barna ibiliko dira txirrindulariak eta Erro eta Eugin barna sartuko dira gure inguruan. Artesiagako gaina arratsaldeko 17:30 aldera igaroko dute eta handik Irurita, Elizondo, Erratzuko bidegurutzea, Erratzu (18:10) eta Izpegiko gainera joanen dira. 18:30 aldera helmugaratzea esoeri da.
Ekainaren 2ko etapa, berriz, Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da larunbat arratsaldeko 14:30ean. Berako herrigunea, Zalain, saihesbidea, Lesaka, Etxalarko Benta, Sunbilla, Mugairi, Irurita, Ziga, Berroeta, Mugairi, Doneztebe (16:00), Oiz, Saldiasko gaina (2. mailakoa) eta Gorostietako gaina (2. mailakoa) igaro ondotik, Aralarko San Migelen (1. mailakoa) izanen du helmuga, 17:40 aldera.