Arrantza jasangarriaren jardunaldiak eginen dira ekainaren 2an Donezteben

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 1a

Dokumentalak, ikastaroak eta hitzaldiak zineman eskainiko dira larunbat goizean

Nafarroako Gobernuaren eta Pirinio Atlatikoetako Kontseilu Nagusiaren Gevert lankidetza-proiektuaren barne, Arrantza Jasangarriaren Jardunaldiak eginen dira larunbatean, ekainak 2, Doneztebeko zineman.

Nafarroako Gobernuaren eta Pirinio Atlatikoetako Kontseilu Nagusiaren Gevert lankidetza-proiektuaren barne, Arrantza Jasangarriaren Jardunaldiak eginen dira larunbatean, ekainak 2, Doneztebeko zineman.

Larunbat goizeko 10:00etan emanen zaie hasiera, arrantza tekniken ikastarorako izena emateko epea zabalduz. 10:30ean Nafarroako Pirinioa, ametsetako arrantza dokumentala aurkeztuko dute. 10:30etik 13:30era Arrantza jasangarria Nafarroa Garaian erakusketa ikusgai egonen da. Aldi berean, 10:30etik 12:15era arrantza eskola martxan egonen da, arrantzatzeko teknikak erakutsiz. 10:30etik 12:00etara euliak egiteko moduen erakusketa eginen da. 12:15ean aipatutako dokumentala ikusgai izanen da berriz. 12:30ean Lances que cogen truchas hitzaldia eskainiko du Karlos Azpilikuetak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun