Laxoa txapelketaren bederatzigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 1a

Baztan-Errekako laxoa txapelketaren 33. edizioari dagokion bederatzigarren jardunaldia jokatuko da ekaineko lehen asteburuan.

Baztan-Errekako laxoa txapelketaren 33. edizioari dagokion bederatzigarren jardunaldia jokatuko da ekaineko lehen asteburuan.

A multzoan, Doneztebe Bk Oiz hartuko du larunbat eguerdiko 12:00etan eta Doneztebe F eta Doneztebe Eren arteko norgehiagoka igande goizeko 11:30ean jokatuko da. Irurita B eta Doneztebe Bren arteko partida gibeleratu egin da.

B multzoan, Arraioz C Doneztebe Cren kontra ariko da larunbat arratsaldeko 17:00etan eta Irurita Ak Arraioz Bren kontra jokatuko du larunbat arratsaldeko 18:00etan. Arraioz Ak atsedena izanen du.

C multzoan, berriz, seigarren jardunaldiari dagozkion partidak jokatuko dira Donezteben. Larunbat arratsaldeko 16:00etan Doneztebe Gk Irurita C hartuko du eta larunbatean 18:00etan Doneztebe D eta Doneztebe Aren arteko norgehiagoka jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun