Etxalarko XX. Gasna Feria Eguna ospatuko da igande honetan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 1a

Haur eta gaztetxoek trikitixa eta perkusio emanaldia eskainiko dute. Artxiboko argazkia

Gasna lehiaketaz gain, eskulangileak frontoian eta bertze zenbait erakusketa ikusgai izanen dira Kultur Etxean eta Iriondoko garajean

Igande honetan, ekainak 3, eginen da Altxata elkarteak antolatzen duen XX. gasna eta artisau feria. Goizean, 11:00 baino lehen aurkeztu beharko dituzte Bortziriak, Baztan eta Malerrekako gasnagileek euren gasnak frontoira eta trukean, 12 euro hartuko dituzte. Etorriko diren 16 artisauek 10:00etarako produktuak ikusgai jarriko dituzte.

Azken urteetan bezala, Altxatak opilak salgai jarriko ditu. 12:30ean herriko haur eta gaztetxoek trikitixa eta perkusio emanaldia eskainiko dute plazan. 13:30 aldera epaimahaiak erabakita izanen du zein diren gasnarik onenak eta sari banaketa eginen da. 14:00etan bazkaria izanen da frontoian (txartelak 20 eurotan salgai daude Herriko Ostatuan eta Elutsan).

Bertzalde, 11:00etatik 14:00etara Iriondoko garajean lanabes eta baserriko tresna zaharren erakusketa zabalik egonen da eta goiz osoan Kultur Etxeko goiko aretoan, herriko kisu labeen argazki emanaldia ikusgai izanen da. Ikasturte honetan Iharrian herritarrek egindako margolanen erakusketa ere paratuko da. 18:00etan herriko dantzariek eskainiko duten saioak akabera emanen dio XX. Gasna Feria Egunari.

Bertsolari filma

Larunbatean, ekainak 2, Euskara Batzordearen eskutik Bertsolari filma izanen da ikusgai Kultur Etxean, 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun