gude altxatzea, txingak, harrijasotzea, lasto-altxatzea, orga jokoa eta zakulariak. Emakumezko eta gizonezkoetan, zazpi modalitate horietan ariko dira Iparraldeko Joko Torneoan parte hartuko dutenak.
Hiru jardunaldi jokatuko dira: ekainaren 16ean Iruñeko zezen-plazan (12:00etan), ekainaren 24an Uharteko plazan (13:00etan) eta uztailaren 1eko eguerdian, Burgin.
Partehartzea
Eskualdeko hainbat kirolarik parte hartuko dute txapelketa honetan eta lerro hauek idazterakoan izena emateko epea oraindik zabalik bazegoen ere, txokor biltzen, Iñaki Telletxea (Elizondo), Patxi Iratzoki (Igantzi), Andoni Lasaga (Bera), Unai Iantzi (Aniz) eta Fernando Etxegaraik (Bera) behintzat izena emana zuten. Txingekin aritzeko, lerro hauek idazterakoan izena emandakoak Migel Angel Sukuntza eta Josetxo Urrutia leitzarrak ziren. Harri altxatzen Josetxo Urrutia leitzarrak eta Xabier Ariztegi Santxin etxalartarrak emana zuten lerro hauek idazterakoan izena. Lasto altxatzen, azkenik, igantziarrak ariko dira.