Heldu den urriaren 6an, animalien besta izanen da Saran eta honen karietara, landare trukaketa bat antolatua izanen da. Beraz, nahi badituzue zuen loreak trukatu bertze baratzezain batzuekin, hasi lurreztatzen.
Ekintza hori Turismo Bulegoak antolatu du Janine Harismendy, Pantxo Azarete eta Jeanette Bretonen laguntzarekin.
Xehetasun gehiagorentzat Turismo Bulegora zuzendu telefonoz deituta edo e-postaz: otsi.sare@wanadoo.fr.