Herri Urratsen irabaziekin Kanboko ikastegia haundituko dute

Franck DOLOSOR 2012ko maiatzaren 30a

Euskaltzaile aunitz bildu ziren Herri Urratsen. Franck Dolosor

Jende andana bildu du 29. Herri Urrats bestak

Babel dorrearen itxu­ra hartu zuen berriz ere ain­tzirak maia­tzaren 13an. Izan ere, 29. He­rri Urratsen, frantsesa eta gaztelaniaz gain, kolore guztietako euska­rak en­tzun ziren euskal­tzaleak lurralde guztieta­tik eto­rri­ baitziren. Eguna be­har­ bezala ospatzeko, ur­te osoan bezala milaka antolatzaile-laguntzaile lanean aritu ziren xinau­rriak bezala. Hauen artean ziren, bertzeak ber­tze, Serge Zudaire Zuzu zuraidarra eta Jean Louis­ Bessonart senpertarra. Biei eskerrak eman ziz­kieten 25 urtez Herri Urra­tseko elkarteko kide­ eta buru izan baita eta hastapenetik aparkalekuez arduratu baita, ber­tzeak bertze. Aipagarria da, duela zonbait urte Bibix Jean Louisen andereak egindako lana eskertu zutela Herri­ Urra­tseko antolatzaileek.

Herritarren ondoan, kolore ainitzeko haute­tsiak agertu ziren ikasto­len alde, hauen artean, Frédérique Espagnac senatari sozialista, Lurdes Auzmendi Eusko Jauralaritzako hiz­kun­tza politi­karako sail­buruordea, Lo­hizune Txarola Gipuz­koako Batzar Nagusieta­ko presidentea, Max Bri­sson UMPko kidea, Txaro Goi­kolea EAJ-PNBko arduraduna, eta Tasio Erkizia Ezker Abertzaleko kidea, bertzeak bertze. Ekitaldi ofizialean, Fran­txoa Maitia Akitania­ko presidenteorde sozialistak azpimarratu zuen aro berria sortu dela gure min­tzairarentzat Iparraldean François Hollande Fran­tziako Errepublikako presidente berriak hiz­kuntza gutxituen eurokarta berretsiko duela hitz eman baitu. Ber­tzal­de, baxoa, unibertsitaterat sartzeko azterketa frantsesez izango da beti Seaskako ikasleen­tzat, baina historia geogra­fiaz gain, aurten, lehen aldikoz, matematika ariketa ere euskaraz­ egiten ahalko dute.

He­rri Urrats besta zoragarria izan da aurten ere baina zoritxarrez gertakari hits batek ilundu du. Izan ere, Angelu­ko 23 urteko gazte bat larri­ki zauritu zen urerat jauzi­ egin eta kolpe txa­rra­ hartu ondoan. Baionako ospitalerat eraman zuten helikopteroz eta bertan ebakuntza egin zioten baina iduriz paralizatua egon daiteke. Bere hurbilekoek diote goizegi dela zerbait erra­teko. Orain, heldu den urtean ospatuko den 30. He­rri­ Urrats prestatzen ari dira. Euskaltzaleek lekukoa eman diete Biz­kai­ko lagunei Ibilaldia ekainaren 3an ospatuko baita Trapagaranen, BIlbo ondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun