Gaztelak Nafarroa konkistatu zuela 500 urte beteko dira aurten eta hori dela eta hainbat ekitaldi egiten ari dira han eta hemen. Amaiurren uztailerako ari dira ikuskizun nagusia prestatzen, baina aitzinetik ere egiten ari dira jarduerak.
Ekainaren 16an, adibidez, Punk Oi & Rock 'n' Roll gaua antolatu dute Herriko Ostatuan. 22:00etatik aitzinera, Orreaga 778, Erru Gabe, Kaleko Urdangak eta Big Time Sound System taldeek joko dute. Sarrera hiru euro kobratuko dute eta bildutako dirua 1512-2012 Nafarroa Bizirik plataformarentzat izanen da