Beintza-Labaien, Saldias, Ituren, Narbarte eta Sunbillako ikasleak Hondarribian

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Beintza-Labaiengo eskola

Beintza-Labaien eta Saldiasko ikasleak urtero joaten dira Hondarribira bi egun pasatzera, baina aurten eskola gehiago animatu dira eta elkarrekin ibili dira kanpaldian. Guztira 81 ikasle eta 10 irakasle joan ziren maiatzaren 14 eta 15ean. Astelehen goizean, bakoitzak bere herrian autobusa hartu, eta Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxera abiatu ziren. Aterpetxean maletak utzi eta egun horretan, hainbat ekintza egiteko aukera izan zuten, adibidez, hondartzan­ ibili, izozkia jan, lagun berriak egin... Gauean lo ere ederki egin zutela esan digute eskolakoek. Hurrengo egunean, hondartzan ibili ziren eta 15:15ean etxe­ra bueltatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun