Udal Hirigintza Plana idazten hasi dira Herriko Etxean

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Nafarroako Gobernuko Marie Gomez eta Patxi Otxandorena alkatea maiatzaren 10ean hitzarmena sinatzerakoan. www.navarra.es

Nafarroako Gobernuak eta Udalak lurralde antolaketarako gai nagusiak zehaztu dituzte

Udalak eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak herriko Udal Hirigintza Plana idazteko lehenbiziko urra­tsa eman dute, lu­rral­dearen antolaketarako gai nagusiak bi erakundeen artean adostu eta zehaztu ondotik.

Marie Gomez Sanchez, Etxebizitza eta Lurralde antolaketarako zuzendari nagusiak eta Patxi Otxandorena alkateak maiatzaren 10ean Herriko Etxean sinatutako agirian zehazten dira gai nagusi horiek.

Dokumentu horren arabera, NA-4040 errepideak lotzen dituen bi herrigunek osatzen dute Beintza-Labaien. In­gu­rumen arloari dagokionez, natur eremu direla aitortutako tokiak lurraldearen antolaketa­rako osagai garrantzi­tsuak dira (Belate eta Leurtzako urtegia), baita erabilera publikoko mendiak (Elluldea, Urral­dealdea, Oalegialdea, Larrezabal eta Ameztia Asura) eta Ameztia ibaia­ren eta Xakarritu­rri, Larraitzerreka-Ello eta Zubiñetako erreka-Olatzuko erreken ekosistemak ere.

Hirigintza Planak he­rriko ondarea zaharbe­rritzearen alde ere eginen du, gaur egungo beharretara egokituz, baina arkitektura eta hemengo ezaugarriak erres­petatuz.

Lurzoru ez urbanizagarrien kasuan, aipatu, hainbat lur eremu berei­ziko direla babestuak izan daitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun