Bestaberri Egunean gazta lehiaketa antolatu du Udalak aurten ere

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko maiatzaren 30a

Udalak bazkaririk ez egitea erabaki du

Azken urteetan bezala, aurten ere Bestaberri Egunean gazta lehiaketa egitea erabaki du Udalak, eta halaxe eginen du. Ekainaren 10ean izanen da.

Joan den urtean, zor­tzi izan ziren aurkez­tutako gaztak eta ho­rien­ artean, Elizagaineko Lurdes Elizalderena aukeratu zuen epaima­haiak. Ea hirugarren edizio honetan zenbat gazta aurkezten diren. Udal ordezkariak ardu­ra­tuko dira gaztak bil­tzeaz.

Bestaberri egunean, herriaren kontura udal ordezkariek bazkaria egin ohi dute, baina aurten ez egitea erabaki du Udalak, azken aldian jai asko juntatu direlako.

Herritarrei eskainitako berendua, ordea, eginen da. Lehiaketako gaz­tak aprobetxatuz, arra­tsaldean berendua izanen da eta ilunabar aldera, musika ere izanen da giroa alaitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun