Gizarte hezitzaile bat lanaldi erdian kontratatzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateak eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 4ra arte izanen da aukera eta interesatuek Mankomunitatean egin beharko dute. Bertzalde, berriki etxez-etxeko zerbitzuko ordezkapenetarako lan poltsa deialdia ere egin du eta maiatzaren 28an akitu zen apuntatzeko epea. Eta horrez gain, Donezteben dauden Babes Ofizialeko Etxebizitzak errentan eman nahi ditu Mankomunitateak. 40 m2 ingurukoak dira eta ortziral honetarako eman beharko da izena, ekainaren 1a baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak Mankomunitatera dei dezake: 948 451746.