Murrizketak hezkuntzan

Arkaitz MINDEGIA 2012ko maiatzaren 30a

Azken aldian, hezkun­tzan ez dugu­ berri onik. Murrizketak gora eta behera, ikasleen ratioa haunditu, irakasleei lanor­du gehiago... Or­duan eta kolpe haundiagoa hez­kun­tzari. Honen harira, Pulunpako eskolako irakasleak, Malerreka, Bor­tziriak eta Baztango esko­la ttikietako irakasleekin bilerak ari dira egiten protestak antolatzeko. Hain­bat mobilizazio antolatu dituzte eta tartean, ortzi­ralean Malerrekako esko­la ttikietako gurasoekin bilera egitekoa dute Sunbillan sei zuzendariek eta koordinatzaileak.

Bertzalde, Pulunpa eskolako irakasle, ikasle eta gurasoak astelehen, asteazken eta ortziraletan 08:50ean Iturengo plazan hamar minutuko elkarretaratzeak egiten ari dira eta aste honetan greba eginen dute ber­tze eskolekin batera, gu­ttieneko zerbi­tzuak eskai­niz. Horrez gain, maiatza­ren 25ean, eskolako gela­ herriko plazara ateratzekoa zuten eta klasea plazan eman. Atxikimendua adierazteko sinadura bilketa ere jarriko dute martxan eta eskolan edo herriko komertzioetan sinatzen ahalko da.

Akitzeko, eskutitzak ere bidaliko dituzte Hez­kuntza Sailera, Guraso Elkartearen izenean, irakasleen izenean... Aski baita murrizketekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun