Maiatzaren 20an jokatu zen Urrozen Euskolabel aizkora txapelketako kanporaketa. 23 urte azpikoetan Ander Erasun aritu zen eta lehenbiziko postua lortu zuen, gainera. Lan guztiak akitzeko 08:16ko denbora behar izan zuen eta bigarrenari 12 segundo atera zizkion. Lehenengo postua lortuta, aizkora txapelketako finalera sailkatu da.