Jaunartzea

Mattin LARRALDE 2012ko maiatzaren 30a

Lehen jaunartzea egin zuen Ander Arozena, familiarekin eta lagun batekin Mattin Larralde

Maiatzaren 13an jaunartzeak izan ziren he­rrian. Mutiko batek egin zuen lehen jaunartzea: Ander Arozena Otxandorena. Argazkian ageri den bezala, aski pozik zegoen Ander, bere aita eta ama, arreba bixkiak, atautxi Miguel eta lagun batekin. Zorionak Ande­rri bereziki eta familia guztiari, egun on bat elkarrekin pasa­tzeko motibo bat izan baitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun