Maiatzaren 11n jokatu zen mus txapelketa eta hor lehen sailkatutako bikotea, Elgorriagako ordezkaria izatekoa zen larunbateko Malerrekako Egunean. Zortzi bikotek parte hartu zuten, eta lau lehenbizikoek oparia izan zuten. Txapeldunak Agustin San Migel eta Bixente Arozena izan ziren eta bi urdaiazpikoren jabe egin ziren. Bigarrenak, Attono Marizkurrena eta Manolo Ganboa, gazta bana eta beronia ardo botil bana eraman zuten. Hirugarren sailkatuak, Endika eta Mattin Larralde izan ziren hauek bina botil ardo beronia eskuratu zituzten, eta laugarren postua Edurne Etxeberria eta Gorka Ordaxentzat izan zen. Hauek bertze bi botil ardo Campanas izan zituzten. Beraz, herriko ordezkari Agustin eta Bixente izan ziren Zubietan.