Arrantza jardunaldiak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Nafarroako Gobernuaren eta Pirinio Atlatikoetako Kontseilu Nagusiaren Gevert lankide­tza-proiektuaren barne, Arrantza Jasanga­rria­ren Jardunaldiak eginen dira larunbatean, ekainak 2. 10:00­etan emanen zaie hasiera, arran­tza tekniken ikas­ta­ro­rako izena emateko epea zabalduz. 10:30­ean Nafarroako Pirinioa, ametsetako arran­tza dokumentala aurkez­tuko dute. 10:30­etik 13:30­era Arrantza jasan­garria Nafarroa Garaian erakusketa ikusgai egonen da. Aldi berean, 10:30etik 12:15era arran­tza eskola mar­txan egonen da, arran­tza­tze­ko tek­ni­kak erakutsiz. 10:30­etik 12:00­etara euliak egiteko moduen erakusketa eginen da. 12:15­­­ean aipatutako dokumentala ikusgai izanen da berriz. 12:30­ean Lances que cogen tru­chas hitzaldia es­kai­niko du Karlos Az­pilikue­tak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun