Gero eta guttiago gelditzen da Erreka Kirol Elkartearen egun haundirako. Ekainaren 9a, larunbata, egin dute hitzordua, baina bezperan ere izanen dira ekitaldiak.
Ekainak 8, ortzirala
• 20:00etan Maroko-Atlas proiekzioa Leku Eder zineman, Josu Juanena eta Iñigo Mangado herritarren eskutik.
• 22:00etan Santa Luzia Plazan Mus Txapelketa eta aurtengo berrikuntza 1 Formularen simulatzaile ikusgarria.
Ekainak 9, larunbata
• 09:30etik aitzinera kiroldegian: Errekako alebin mutilak eta neskak.
• 10:30ean infantil neskak: Erreka eta Baztango taldearen lehia.
• 11:30ean infantil mutilak.
• 12:00ean judo eskolakoen erakustaldia.
• 16:00etan Errekako kadeteen partida.
• 17:30ean Final Four-a. Lau talde izanen dira eta bi finalerdi jokatuko dira. Ondotik 3. eta 4. posturako lehia eta finala. 15 minutuko partidak izanen dira. Lehenbiziko finalerdian 88ko kinta eta Errekako jokalari ohiak ariko dira. Bigarren finalerdian Errekako oraingo taldea eta Izarren taldearen txanda izanen da, azken hau, San Antonio, Anaitasuna eta Galizia aldetik etorritako jokalariekin osatua, bertze taldeetatik urtero etortzen diren jokalariekin batera.
• Partiden artean Errekako dantzarien saioa.
• 21:00etan herri afaria Santa Luzia Plazan. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da ekainaren 6a baino lehen.
• Gauean gaupasa DJ-Luismirekin.