Ikasturte bukaerako irteerak

Maider PETRIRENA 2012ko maiatzaren 30a

Maider Petrirena

Ikasturtea akitzear dagoen honetan, eskolako haurrek hainbat irteera egin dituzte. Maiatzaren 14an Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitartekoak Hondarribiara joan ziren. Zorte haundia izan zuten eguraldiarekin eta ederki aprobetxatu omen zuten hondartzara joateko. Portuan ere ibili ziren antxoen­ arrantzaleak ikusteko. Bertzalde, maiatzaren 14tik 20ra 5. eta 6. mailako hamar ikaslek Eskola Ibiltariak deitzen den proiektuarekin bidaia poli­ta egin dute Almeria­ra. Eta ikasle hauek aste hau Irunberrin pasako dute ingelese­ko kanpaldi batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun