Ludoteka martxan paratu ala ez jakiteko, Guraso Elkarteak eskolako ikasleen artean banatutako inkestak eta herriko ostatu nola dendetan jarritako zerrendak aztertu dituzte gurasoek zenbat hezitzaile hartu behar dituzten ikusteko. Izen-ematea ez da sobera arrakastatsua izan, eta oraingoz, izena emana zuten lau hezitzaileetatik bakarra hartu dute: Natalia Arretxea izanen da aurten ludoteka zerbitzuan lan eginen duen hezitzailea.
Nataliak ohartxo bat jarri du Okinenea dendan, Maria Jesus harategian eta bi eskoletan gurasoak beraien seme-alabak ludotekan parte hartzeko apunta ditzaten animatuz, hagitz ongi pasako dutelakoan. Apuntatzeko epea ortziral honetan, ekainak 1, akituko da eta zerrendan edo Nataliari berari deituta (647 143456) eman daiteke izena.