Eskualdeko udalerrien erdiek baino gehiagok %20tik gorako zahartze-tasa dute

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Senperek du zahartze-tasarik baxuena eta Zugarramurdik eta Eratsunek, aldiz, handiena

Euskal Herriko udalerri bakoitzean dagoen­ 65 urtetik gorakoen por­tzentajea neurtu du Gain­degia Euskal Herri­ko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak eta horren arabera, TTIPI-TTAPAk har­tzen duen eremuan dauden 27 udalerrietatik 15ek %20tik gorako zahar­tze-tasa dute. Portzentajeei erreparatuz gero, udale­rrien %55,6k du %20tik gorako zahartze tasa. Zugarramurdi eta Eratsun dira 65 urtetik gorako biztanle gehien dituztenak, %27tik gorako por­tzentajearekin. Aldiz, Senpere da tasa baxuena duena, %14,08.

Aipatu, ondoko taulan ageri diren iparraldeko udale­rrien datuak 2008koak direla eta Hegoalde­koak 2011­koak.

 

DATUA

% 27,49 ZAHARTZE-TASA  

du Zugarramurdik, eskualdeko gainerako 26 udalerrien artean altuena. Eratsun da gibeletik heldu dena, %27,33rekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun