XX. Gasna Feria Eguna ospatuko da igande honetan

Irune eta Itsaso 2012ko maiatzaren 30a

Hainbat ekitaldi izanen dira egun guzian

Igande honetan, ekainak 3, eginen da XX. gasna eta artisau feria. Goizean, 11:00 baino lehen aurkeztu beharko­ dituzte Bortziriak, Baz­tan eta Ma­lerre­kako gasnagileek euren gasnak frontoira eta trukean, 12 euro hartuko dituzte. Etorriko diren 16 artisauek 10:00­etarako produktuak ikusgai ja­rriko dituzte.

Azken urteetan bezala, Altxatak opilak salgai jarriko ditu. 12:30ean he­rriko haur eta gazte­txoek trikitixa eta perkusio emanaldia eskainiko dute plazan. 13:30 aldera epaimahaiak erabakita izanen du zein diren gasnarik onenak eta sari banaketa eginen da. 14:00etan bazkaria izanen da frontoian (txarte­lak 20 eurotan salgai daude Herriko Osta­tuan eta Elutsan).

Bertzalde, 11:00etatik 14:00etara Iriondoko garajean lanabes eta baserriko tresna zaha­rren erakusketa zabalik egonen da eta goiz osoan­ Kultur Etxeko goiko aretoan, herriko kisu labeen­ argazki ema­naldia ikusgai izanen da. Ikasturte honetan Iharrian herritarrek egindako margolanen erakusketa ere egonen da. 18:00etan herriko dan­tzariek eskainiko duten saioak akabera emanen dio XX. Gasna Feria Egunari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun