Trinitate Eguna ospatuko da igandean Mendaurko kaxkoan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Mendaurko kaxkoan ez ezik, enbaltse inguruan ere giro ederra izanen da bazkaltzeko tenorean. Artxiboko argazkia

Ohiko bazkariak eginen dituzte iturendarrek eta aurtiztarrek

Mendaurko kaxkoan dagoen Trinitate ermitak igande honetan izanen du bere eguna. Bisitari aunitz hartzen ditu urte osoan, baina Trinitate Eguna berezia izaten da. Goizean mezak izanen dira, batzuk gosaldu eta ermitari bueltak ematen ari diren bitartean.

Eguerdi aldean enbaltseetan iturendar eta aurtiztarrek bazkariak antolatu dituzte, arratsalde guztia dantza eta algara pasatzeko asmoz. Ondotik, herrira jeitsiko dira, ohitura den bezala, betiko geldialdiak eginez. Eguna ederki akitzeko Iturengo plazan musika izanen da.

Sunbillatik, Ulibeltzak Mendi Taldeak harat joateko irteera antolatu du eta Arantza, Zubieta eta inguruko herrietatil hurbiltzen denik ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun