Maiatzaren 29a irakaskuntza publikoaren bigarren greba eguna da. Maiatzaren 31 izanen da hurrengoa. Murrizketarik ez egiteko aldarrikapenean hainbat mobilizazio eta elkarretaratze egiten ari dira eskualdean. Maiatzaren 28tik 29rako gauean, erraterako, zenbait ikastetxeetan itxialdiak egin dituzte.
Berako Ricardo Barojan bortz herrietako irakasle, guraso eta ikasleak bildu ziren arratsaldek itxialdian, 50 bat lagun eta gero 31 gelditu ziren gaua Berako ikastetxean ematen.
Elizondoko Lanbide Eskolan ere, Lekaroz-Elizondoko institutuko irakasleek eta eskola ttikietako irakasleek itxialdia egin dute. 27 irakaslek eman dute gaua.
Doneztebeko eskolan ere elkarretaratzea eta itxialdia egin zuten Malerrekako ikastetxe publikoetako irakasleek.
Arantzan, Narbarten eta bertze hainbat herrietan ere elkarretaratzeak egin zituzten maiatzaren 28an.
Maiatzaren 29an ere zenbait ekitaldi egin dituzte eta Iruñeko manifestaldira joan dira. Erratzuko eskolan klaseak kanpoan eman dituzte eta Lekarozko institutuan, 11.15etik 13:00etara klaseak Elizondoko plazan eman dituzte.
Maiatzaren 30ean, 11:20etik 15:00etara, Elizondoko Lanbide Eskolakoek plazan emanen dituzte klaseak. 19:00etan elkarretaratzea eginen dute eta ilunabarrean itxialdia laboralean, maiatzaren 31n administrazio publikoan deitua dagoen grebarekin bat egiteko.
Baztan ikastolak ere bat egin du mobilizazioekin. Maiatzaren 28 eta 30ean eginen diren elkarretaratzeekin bat egin dute. Maiatzaren 29an, astearte arratsaldeko 17:00etan goitiko ikastolako ikus-entzun gelan gau honen inguruko bilera informatiboa guraso guztiendako. Maiatzaren 30etik aitzin goizero parkean bilduko dira 09:15ean, 10 minutuko kontzentrazioa egiteko. Maiatzaren 31n, Baztan ikastolako irakasleek deitutako greban parte hartuko dute.