Bera Nafarroako herriarteko pilota txapelketatik kanporatua izanen da

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 29a

Senior mailako bikoterik ezin izan zuen aurkeztu asteburuan

Asteburu honetan jokatu zen Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren hirugarren jardunaldia. Bera Uharteren kontra aritzekoa zen Uharten eta Uhartekoek erabaki zuten igandean partidak paratzea larunbatean jokatu beharrean. Berako ordezkariek jakinarazi zieten igandean ezin izanen zutela kategoria guztietan bikoterik aurkeztu eta ortziralean edo larunbatean jokatzea eskatu arren, ezezkoa jaso zuten. Honela, eginahalak egin arren, seniorretan ezin izan zuten bikotea osatu eta aurten txapelketatik kanpo geldituko da Bera eta heldu den urtean ere ezin izanen du parte hartu, gehiegizko zigorra dudarik gabe.

Asteburu honetan jokatu zen Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren hirugarren jardunaldia. Bera Uharteren kontra aritzekoa zen Uharten eta Uhartekoek erabaki zuten igandean partidak paratzea larunbatean jokatu beharrean. Berako ordezkariek jakinarazi zieten igandean ezin izanen zutela kategoria guztietan bikoterik aurkeztu eta ortziralean edo larunbatean jokatzea eskatu arren, ezezkoa jaso zuten.

Honela, eginahalak egin arren, seniorretan ezin izan zuten bikotea osatu eta aurten txapelketatik kanpo geldituko da Bera eta heldu den urtean ere ezin izanen du parte hartu, gehiegizko zigorra dudarik gabe.

Leitzak, bere aldetik, etxean jokatu zuen Burlataren kontra eta lau partidatik bakarra irabazi zuen, hain zuzen albin mailan Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxearekin (18-9). Infantiletan Mikel Erasok eta Ander Eskuderok 10-18 galdu zuten, jubeniletan Anartz Olanok eta Xabi Jaunarenak 14-22 galdu zuten eta seniorretan Ibai Bengoetxeak eta Axier Gartziak 10-22 galdu zuten.

Heldu den asteburuan Bera eta Leitzak jokatu behar zuten elkarren kontra, baina Bera kanporatua izanen denez, ez du jardunaldirik jokatuko Leitzak.

 

Antiguako txapelketa

Asteburu honetan jokatu dira Antiguako txapelketako finalerdiak eta kadete mailan Bortzirietako bi pilotari ailegatu dira azken aurreko partida hauetara. Denboraldi bikaina egiten ari diren bi pilotariak ezin izan zuten finalerako txartela lortu. Izan ere, Jon Olaizola lesakarrak 13 eta 22 galdu zuen Altunarekin eta Ander Errandoneak ere 13 eta 22 galdu zuen Espinalekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun