Uterga eta Ionek irabazi dute Udaberriko erremonte txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 28a

Xanti Uterga eta Ion, txapelak jantzita. Oñatz eta San Migel, azpitxapeldun izan dira Udaberriko txapelketan, joan den astean Errioxakoan bezalaxe. Maialen Andres

Oñatz eta San Migel erraz irabazten ari ziren, baina buelta ematea lortu zuten

Xanti Uterga doneztebarrak eta Ionek irabazi dute Udaberriko erremonte txapelketa, maiatzaren 26an Galarretan jokatutako final estuan Oñatz eta Julen san Migeleri 39-40 irabazi ondotik. Gorriak 14 tantu aitzinetik ere izan ziren (21-7), baita 39-37 ere, baina azkenean, urdinek eraman zuten txapela.

Xanti Uterga doneztebarrak eta Ionek irabazi dute Udaberriko erremonte txapelketa, maiatzaren 26an Galarretan jokatutako final estuan Oñatz eta Julen san Migeleri 39-40 irabazi ondotik. Gorriak 14 tantu aitzinetik ere izan ziren (21-7), baita 39-37 ere, baina azkenean, urdinek eraman zuten txapela.

Txapeldun izanen zirenak lortu zuten lehen tantua, baina gero azkenekora arte ez ziren inoiz aitzinetik izan markagailuan. Oñatz eta San Migel indartsu hasi ziren eta 0-1etik, 8-1, 15-4 eta 21-7 irabaztera pasatu ziren. Uterga eta Ion kantxatik desagertuak zeuden gorrien menpe. Bazirudien partida erraza izanen zela Sagardoaren Txapelketako txapeldunentzat, baina ez zen hala suertatu.

21-7kotik aitzinera, gorrien errendimendua jautsi egin zen, batez ere San Migelena eta urdinek, dena galdua ikusi zutenean, goiti egin zuten. Hamalau tantuko aldea zortzira murriztu zen (24-16) eta gero laura (32-28) eta banakoaren ondotik, partidako bigarren berdinketa 34na izan zen. Utergak partidaren agintea hartua zuen eta ailegatzen zitzaizkion pilota guziak errematatzen zituen. San Migelek, aldiz, partidaren zatirik erabakigarrienean sakez hiru falta egin zituen. Halere, 35, 36 eta 37ra berdindu ondotik, 39-37 aitzindu ziren gorriak, baina azkeneko hiru tantuak eta txapela urdinentzat izan zen.

Beraz, Oñatz eta San Migel, bi asteburutan segidan txapelaren atarian gelditu dira. Ionek txapelketa ofizialari udaberrikoa gehitu dio eta Utergak joan den urtean lortu zuen tituluari eutsi egin dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun