Nafarroako Gobernuak hezkuntza publikoan iragarri dituen murrizketen aitzinean, protestak egiten ari dira eskualdeko ikastetxeetan. Maiatzaren 25ean, ortziral goizean bi orduz klaseak karriketan eman zituzten zenbait herrietan, Elizondon edo Iturenen, erraterako. Eskualde bakoitzeko ikastetxe baten zerntralizatutik itxialdia eginen dute maiatzaren 28tik 29ra, astelehen arratsaldetik astearte goizera. Berako Ricardo Baroja, Doneztebeko San Migel eta Eluzndoko San Francisco Javier ikastetxean eginen dira itxialdi horiek.
Eskoletan ere kontzentrazioak eginen dira maiatzaren 28an, 30ean eta ekainaren 1ean, goizeko 08:50etik 09:00etara eta irakasle, guraso eta nahi duten herritarrak deituak daude parte hartzera, Murrizketarik ez lelopean. Legasako eskolan asteazkenetan bilduko dira, Beintza-Labaien eta Saldiasko irakaslegoa bertan dagoela apronetxatuz.
Maiatzaren 29 eta eta 31, astearte eta ortzeguna greba egunak izanen dira. Inguru honetako eskoletako irakasleen gehiengoa bat dator greba deialdiarekin, beraz egun horietan, legeak agindutakoari segituz, eskkoletan gutxieneko zerbitzuak eskainiko dira.