Maiatzaren 27an, igandean Laxoa Eguna ospatuko da Oizen eta bertze ekitaldien artean, Florentino Ibarra guante egilea zenari omenaldia eskainiko zaio. Bertizko Partzuergo Turistikoak, Laxoa Elkarteak, Oizko Udalak, Oizko posadak eta Martiorneko Borda landa etxeak antolatu dute eguna, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Goiz osoan, jokoaren arauak eta ezaugarriak azalduko dituzten panelak izanen dira ikusgai. Izan ere, 10:30etik 14:30era laxoaren inguruko erakusketak, dastaketa-hameketakoa eta herriko artisauen lanak ikusgai izanen dira. 11:30ean, Baztan-Errekako XXXIII. Laxoa txapelketako partida jokatuko da, Oiz eta Irurita Bren artean. Guante egileen erakusketak ere ikusgai izanen dira. Horien artean, leku berezia izan zuen Florentino Ibarra guante egileak eta omenaldia eskainiko zaio.