Talde lanean ari diren eskualdeko kirol talde gehienek dagoeneko bukatua dute denboraldia, baina oraindik ere partida bakan batzuk jokatuko dira asteburuan. Gipuzkoako Ohorezko mailan ari den Beti Gaztek etxean agurtuko ditu sasoia eta zaleak, sekulan egin duen denboraldirik onenean. Aurten igo da kategoriara eta seigarren postua segurtatua dauka eta bosgarren ere izan daiteke. Hauek dira asteburuko norgehiagokak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Beti Gazte – Aurrera, larunbatean 18.15ean Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan
Antiguoko B - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Donostiako Berion.
ARETO-FUTBOLA
Nafarroako gizonezkoen maila berezian
Arbizu KT - Atekabeltz KE, larunbatean 18:00etan Arbizuko frontoian.
BAZTAN-ERREKAKO XXXIII. LAXOA TXAPELKETA
8. jardunaldia
A multzoan
Oiz – Irurita B, igande goizeko 11:00etan.
Doneztebe B – Doneztebe F, igande goizeko 11:30ean.
Doneztebe Ek atsedena.
B multzoan
Irurita A – Arraioz A, larunbat arratsaldeko 16:00etan.
Arraioz B – Arraioz C, larunbat arratsaldeko 17:00etan.
Doneztebe Ck atsedena.
C multzoan
Irurita C – Doneztebe D, larunbat arratsaldeko 18:00etan.
Doneztebe A – Doneztebe G, larunbat arratsaldeko 17:00etan.