Nafarroako launakako sokatira txapelketako 300 kiloko kategorian, Berriozarko taldeak hartu dio aurrea Amaiurri, puntu eta erdiko aldeagatik. Betelun jokatutako azken saioan tiraldi guziak irabazi zituen eta Amaiurrek, Berriozarrekin ez ezik, ezustean Basaburuarekin ere tiraldi bat galdu zuen.
Sailkapen nagusian, zazpi talderen artean, Berriozarrek 13,5 puntu lortu ditu eta Amaiurrek 12 puntu. Hirugarren izan den Ibardin taldeak 9 punturekin gelditu da. Laugarren Basaburua izan zen 7,5 punturekin, bosgarren Imotz (6 puntu), sailkapenean seigarren gelditu da Amaiurko bertze taldea, Amaiur Sokatira Taldea, hain zuzen, 4 punturekin eta zazpigarren Berriozarko BKE (2,5 puntu).
Gainerakoan, kadeteen 290 kilokoen mailan, Txantrea nagusitu zen azken saioan, baina sailkapen orokorrean BKE izan da txapeldun (14,5 puntu), Txantrea (13 puntu), Andra Mari (8 puntu) eta Berriozarren (4,5 puntu) aitzinetik.
Emakumezkoen 260 kilokoen mailan ez da ezustekorik izan eta Sakana nagusitu da, Basaburua-Imotz eta Berriozarren aitzinetik.