Sindikatuen deiari erantzun zabala eman diete Nafarroako irakasleek. %75ek baino gehiagok bat egin zuten maiatzaren 22ko grebarekin, antolatzaileen arabera. %48,8koa izan zen protestak jasotako erantzuna, Nafarroako Gobernuaren hitzetan. Karrikan, ikasleek eta gurasoek ere babes handia eman zioten irakasleen lanuzteari.
Irakasleek, ikasleek eta gurasoek, denek batera erran zieten ezetz hezkuntzan ezarri nahi dituzten murrizketei.
Manifestazio jendetsua ere egin zuten Iruñean, Nafarroako Parlamentutik Hezkuntza Departamenturaino. 12.000 lagunetik goitik parte hartu zuten, sindikatuen arabera. Tartean izan ziren argazkian ageri diren Baztango herrietako eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoak, pankarta eta guzi.